domingo, 27 de abril de 2008

"Tu nombre es Olga" liburuaren hausnarketa


Liburua erosteko: Tu nombre es Olga

Liburua irakurtzez amaitu ondoren, balorapen oso positibo bat egiten dut. Liburuan egi burubilak esaten dira, eta hauek hausnarketa sakuna egitera bultzatu naute. Egia esan, liburua irakurtzen hasi nintzanean, bi kapitulu irakurri eta alde batera utzi nuela aitortu behar dut, baina berriro bi liburua irakurtzeari ekin nionean, egun berean amaitu nuen, hau da “engantxatu” egin ninduen. Irakurt erraza da, eta Olgaren aitak kontatzen duenaren ia denarekin bat nator.


Nire hausnarketak azaltzeko, liburuko aipamenetan oinarrituko naiz:

16.orrialdean; “Soy yo. Todos somos yo. Lo que ocurre es que no conseguimos enterderlo porque solo usamos el yo para hablar de mi...los demás no son yo

Esaldi honetan liburuan aipatzen diren ideia asko orokortzen dira. Gure pertsonan oinarritzen gara, besteak nolakoak izan behar diren epaitzeko. Ez gara bestearen azalean jartzen, egoera ezberdinak ulertu ahal izateko. Bakoitzari bere bururak axola dio, ohartu gabe, besteak ere beste “ni” batzuk direla. Hitz klabea enpatia izango litzateke, eta azpimarratu behar da enpatia inteligentzi emozionalaren balore garrantzitsuenetariko bat dela.

29.orrialdean; ”Padres normales; Normales quiere decir unos padres que aceptan a su hijo/hija deficiente como un ser humano...alimenten constructivamente su normalidad de personas”

Guraso normalen azalpena ematen digu, gurasoen betebeharra azpimarratuz. Gurasoen bizitzara gehitzen diren pertsonak direla esaten digu eta ez, gurasoen bizitza hankaz gora ezartzen dutenak. Aipamen hau, 98.orrialdean egiten duen aitorpenarekin lotu dezakegu; “no tengo vocación de padre”. Olgaren aitak, ez du bere burua aita gehiengoen zakuan sartzen. Berarentzat aita izatea, ez da zure seme-alabengan proiektu jakin bat sortzea, pertsonak izatea baizik. Beraz, Olgaren aitaren hitzak irakurri ondoren guraso izatearen definizio berri bat etortzen zait burura; gurasoen lana mundura datorren gizaki berri horri pertsona izaten laguntzea, bideratzea, erakustea izango litzateke. Guraso izatearen azalpen hau adibidetzat hartuz gero, edota orokortuz gero, sindrome de down, inteligentzi atzerapena, motore urritasuna, entzumen urritasuna, ikumen urritasuna, adimen “normala”... duen gizaki baten hezikuntzaren helburua ez litzateke aldatuko, baliagarria izan bailitzateke,frustraziorik gabea.

Bestalde, ez du ukatzen, bere seme-alabengan eragina izan duenik, baina bere seme-alabak beregan izan duten bezala. Ondoriozta dezakegu heziketa bidirekzionala dela, gurasoek beren seme-alabak hezitzen dituzten bitartean, seme-alabak ere gurasoen heziketan parte hartzen dute, denak elkar elikatzen dira.

Baina gure gizartean, seme-alabak edukitzea ekintza geurekoia da esango nuke. Sortzen ditugun haurrak bizitza duten jostailuak dira. Guk, egin behar duten bidea erakutsiko diegu eta ahalik eta zuzenena eramango ditugu guk eraikitako bide horretatik. Beraiek izugarrizko errespontsabilitatea dute, gurasoek eraikitako bidea gustokoa ez badute ere bertatik ibili behar baitira.

103 orrialdean; “Después de todo lo que hemos hecho por ti...”.

Bidez aldatzea erabakitzen badute, txantaje emozionalari ekiten diogula dio Olgaren aitak, eta ni ere ados nago. Beraz, Sindrome de down duen pertsona bat gure bizitzan sartuz gero, sokorro!!! Hau ez da gure alaba, gure proiektuak suntsituta gelditzen dira. Hemen sortzen da gurasoen frustrazioa, beren helburua pertsona bat bideratzea izango balitz, ez zen arazorik egongo, baina beren helburua ingeniero bat sortzea bada, bai.

Oso gertutik ezagutu det seme-alaben proiekzio hori. Inguruan, proiektu perfektoak diran pertson augari eduki ezagutu ditut. Beraiekin ere askotan hitz egin det gai honi buruz, eta beren gurasoak izugarrizko lan bikaina egin dutela iruditzen zaidala esaten diet. Gurasoak nahi zuten, arkitekto/a, empresario/a, farmazeotiko/a...dira, behar den mementuan elizaz ezkondu eta ondoren familia oneko mutiko batekin elkarbizitzera joanez. Ezagun hauek zoriontsuak dira, beraz, gurasoen proiektua ona izan dela pentsarazten dit. Proiektu hau jarraituko ez balute zoriuntsuagoak izango al lirateke? Edota frustrazioa izango litzateke nagusi?

39.orrialdean; “Deficientes psíquicos, deficientes intelectuales” .

Ezberdintasun nabarmena dago, adimen urritasuna edo urritasun psikikoaren artean. Olgaren aitak argi eta garbi adierazten digu, bien arteko aldea. Olgak adimen urritasuna duela eta ez urritasun psikikoa azpimarratzen digu. Halere ez nago erabat ados Olgaren aitarekin. Adimen urritasuna definitu beharko genuke. Zer da adimena? Zein adimen motataz hitz egiten ari gara? Olgak besteei ondo sentiarazteko gaitasunal du, borondatea du, pertsona ona da, besteen hobebeharra nahi du, egoten jakiten daki, zoriontasuna aurkitu du. Zenbatek diskribatu al izango genuke geure burua horrela?.

Aitortu behar dut, matematikako formulak aplikatzeko (ulertze ez ditugun horiek), Nietzscheren Asi hablo Zarathustra liburua ulertzeko (guk ere ulertze ez duguna), edota sortzen ditugun gerrateei ezekoa esateko Olgak zailtasunak dituela. Horregatik Olgak adimen urritasuna duela ondorioztatzen ausartu al gaitezke? Nire ustez, ez. Baina Olgak gerrateak sortzeko gaitasunik ere ez du.

62.orrialdean;”A veces la causa de no haber progresado más se encuentra dentro de nosotros mismos. Pero el progreso, Olga, aun no sabemos ezactamente lo que es. Lo que sí sé es que el progreso no es una vía única...se identifica con la eficacia y la competitividad.

Gizarte progresista honetan, konpetitiboa eta efikaza izan behar zara. Konpetitiboa eta efikaza zertarako? Ekonomia potoltzeko. Beraz, bere balioa ekonomian oinarritzen da eta ez pertsona izatean. Zu Olga, pertsona baliotsua izateko konpetitiba eta efikaza izan behar duzunez, eta gaitasunik ez duzunez, ez zara gure progresioaren partaide. Gure gizarteak aurrera egin dezake, adimen urritasuna duten pertsonen inozentzia alde batera utziz. Besteen ona desiratzen duten pertsonak, arraroak zarete, gurekoitasuna errege den lurralde honetan.

83. orrialdea; “Aborto: la despenalización aprobada es un mínimo justo. Si yo, a los quince años...Bueno, si supiera que tengo el 99 por ciento de posibilidades de traer al mundo a un hijo subnormal , entonces sí, porque sería absurdo, no es vida humana”.

86. orrialdea; “yo soy más inteligente que tú, pero no estoy seguro de ser más humano”.

Bi adierazpen hauek irakurtzerakoan, ohartu gaitezke adimen urritasuna duen pertsonenganako ikuspegi oso ezberdinak daudela. Esan dezakegu lehenengoak ez duela egoeraren inongo ezagutzarik, eta aurreiritzi errotuekin etiketatzen ari dela. Olgaren aitaren iritziak pisu gehiago du, gertutik bizi izan duen egoerataz hitz egiten ari baita.

Aipamen hauetan bi kontzeptu ezberdin nahasten ari gara, alde batetik abortatzearen eskubidea eta bestetik adimen urritasuna izateak pertsona izaten eragozten (no es vida humana) duen ala ez. Ni, abortatzeko eskubidea izatearen erabat aldekoa naiz, emakume bakoitzak neurtu eta erabaki beharko du zer egiten duen bere gorputzarekin. Oso ezberdina da ordea, ezjakintasutik juizioak egitea. Adimen urritasuna edo beste edozein urritasun duen pertsona batek gure gizartean erabat onartua izateko hainbat arazo ditu, baina geure buruari galdetu beharko genioke zergaitia. Guk geuk horrelako juizio buru-hustelak egiten baditugu, perjuizioak ditugulako da. Gehiengoak dugun perfiletik at gelditzen diren pertsonak gutxietsi egiten ditugu, kasu honetan pertsonak ez direla esatearaino.

Bestalde, etiketatuak jaiotze ez diren seme-alabak, baina denboraren poderioz, alkoholiko, drogadikto, jipoitzaile, lapur, gezurti... izatera iritsiz gero, pertsonak izaten jarraitzen al dute?. Jaiotzerakoan inork ez du dudan jartzen humanitateez beteriko gizakia dela, baina adimen urritasuna dutenengan bai ordea. Zergatik? Adimen urritasuna duten pertsonak, ingeniero izatera iristeko zailtasun haundiak dituztelako?, konpetitiboak ez direlako?... Eta adimen urritasuna duen pertsona batek, beregan ezarritako espektatibak burutzen ez dituenean, esan dezakegu pertsona ez dela?, humanitatea falta zaiola? Galdera guzti hauek nire buruan bueltaka dabiltz. Pertsona bezala etiketatu nautenez, hausnarketa sakona egitea tokatzen zaidala uste dut. Askotan ahaztu egiten zaigu humanitate hitzak zer esan nahi duen eta produkzio makinak bezala jokatzen dugu, besteei zangartekoa eginez, ahalik eta tontor altuenera iristeko. Gure ekintzetan oinarrituz definitzen bada pertsona hitza, Olga ez da pertsona.

Lanari amaiera emateko esan nahiko nuke, hasera batean pentsatzen nuen baina askozaz ere gehiago eragin didala liburu honen irakurketak. Eragin positiboa izan da. Askotan hausnartu gabeko gauzataz iritzia ematen ausartzen gara, baina ez dakigunari buruz, galdetzea, irakurtzea edota bizitzea ez letorkiguke batere gaizki. Aurretik nituen hainbat aurreiritzi larrugorritan gelditu dira Olgari esker.

Olgaren amaren eta anai-arreben rola ez agertzen, baina ez zait iruditu beharrezkoa denik. Aitaren hausnarketa pertsonal bat da, amarena eta bere anai-arreben iritziak ere oso interesgarriak izango dira, baina kasu honetan prestektiba bat ematea zen helburu.

74.orrialdea; “Tu universo es pequeño pero siempre hay en él un lugar para los demás”.


Egilea: Irma Guillen



miércoles, 23 de abril de 2008

Adimen urritasuna - Euskal Herriko azken haur basatia


Iragarki hau irakurritzeak, beste bi haur basatien historioa burura ekarri dit. Bata basoan aurkitutako mutiltxo baten historia da, bestea berriz, gela illun batean izkutaturik eduki zuten neskato batena. Hiru historioetan gauza amankomunak aurkitu ditut, beraz hainbat hipotesi ziurtatzeko aukera ematen digutela esaten ausartuko nintzateke.


Antzekotasunak aipatzen hasiko naiz. Alde batetik azpimarratzeko da, hiru haurrek nerabezaro garaian aurkitu zituztela, gutxi gora-behera adin tarte berean. Bestalde, aurkitu ondoren jasotako estimuluak ere antzekoak zirela esango nuke, beno azken kasua estimulazio gutxien jasotakoa bezela izendatuko nuke. Naiz eta Euskal Herriko haur basatiaren kasuan estimolazioak eta ikasketa prozesua oso pobrea iruditu, beste haurrekin landutako errepikapenezko ikasketak ere ez nituzke egikitzat joko. Halere ohartzen naiz, garaiak ere ezberdinak zirela eta pedagogi munduan , egun ikertzeko asko badugu, garai hartan are gehiago. Animali instintua ere hiru kasuetan antzematen zen, hau da, animaliak bezala heziak izan ziren, ez baitzieten sozializazio prozesua burutzeko aukerarik eman. Gizartearen partaide izateko, aurretik esandako gizarteratzeko hainbat pauso eman behar dira, eta ezinbestekoa da hizkuntza ikastea, gure hiru haurrek berriz ez zekiten mintzatzen.


Haur hauekin gizarteratzeko lanetan hasi zirenean, oinarrizko arauak erakusten hasi ziren. Lau hanketan ibiltzetik, bi hanken gainean ibiltzeko gaitasuna ematea. Higienea ere garrantzizkoa zela adierazten saiaten ziren , elikadurari ere garrantzia ematen zioten eta jatorduak mahaian eserita egin behar zirela, eskuak alde batera utziz eta goilara eta sardeska erabiliz. Nire ustez, guzti hau erakustea ez dago gaizki, baina garrantzi handigoa duten beste hainbat arauekin hastea izango litzateke egokiagoa. Adibidez, beraiek eroso sentitzen diren lekuetara joanez, beraiekin komunikatzeko lanetan hasiko nintzateke, beti ere bere orduko behar eta plazerra ematen dioten egoerak erabiliz. Hau da, derrepente, gure gizartean sartu beharrean, guk ere esfortzu bat egin beharko genuke, urte hauetan bizi izan duena ulertu ahal izateko.


Kasu ezberdin hauek ezagutu ondoren, ondorio ezberdinak atera ditzakegu. Alde batetik esan behar da, haur hauek jasotako estimulazioaren ondoren komunikatzeko hizkuntza kodea ez zutela ikasi. Zergatik ez zuten komunikatu al izateko hizkuntzarik barneratu? Jaiotzean adin urritasuna zutelako eta beren gaitasunak urriak zirelako? Edota nerabezaroa bitartean hizketan ikaste ez baduugo, ondoren ezinezkoa delako?


Esan bezala ezingo dugu sekula jakin haur hauek basoan edota gela illun batean izkutatzeko arrazoia zein izango zen. Adimen urritasuna zutela eta gizartearentzat estorbu eta gurasoentzat lotsa arrazoia zelako... Gurasoak patologiaren bat izango zutelako...


Halere goraipatu nahiko nuke, haur hauek adin urritasunarekin jaio ala ez, urte horietan galdu dituzten estimulazioak, ikasketak, maitasunak, ziurtasunaren sensazioak...eta abar luze batek duen garrantzia. Testuinguruaren garrantzia ukaezina dela ziurtatzen digute haur hauen egoerak.


Nik defendatzen dudan postura hauxe da, nerabezaro garai bitarte ez bada hizkuntza bat lantzen, ondoren edozein hizkuntza ikasteko gaitasuna itzaltzen dela.



Egilea: Irma Guillen


domingo, 20 de abril de 2008

Ciudadela sitiada liburua "autismoa"


Ciudadela sitiada


Iritzi kritikoa




Liburuak egitura zehatza du. Elly Park-ek amak, berari garrantzitsuak iruditu zaizkion esperientziak kontatu dizkigu, bere alabaren egoera eta eboluzioa azaltzeko. Nire ustez, nahiko argia izan da. Hamaika adibide eta bizipen deskribatu ditu eta esan bezala egitura zehatza erabili du:


Elly-ren amak erabili duen egitura jarraituko dut, nire kritika egiteko. Ondoren zuk emandako aipua komentatuko dut eta azkenik nire sortu dizkidan sensazioak aipatuko ditut.



Deskribapena



Liburuaren lehen kapituluan, Elly-ren amak lehenengo 4 urteko deskribapena egiten digu. Beste umeekin erkartuz gero, ezberdina zela azpimarratzen digu. Zergatik ezberdina? Bakardadea gustoko zuelako, ez zuelako interesik agertzen, bere hiztegia murritza eta adinari ez zegokiona zelako, gizakiak transparenteak izango balira bezala jokatzen zuelako...


-10.or;”miraba a través de los seres humanos como si fueran transparentes. En medio de cualquier charla ella se creaba su silencio; en medio de cualquier grupo su soledad”


-11.or “ si parecen crueles, no es porque lo sean, sino por su alejamiento, por su incapacidad de comprender nuestros deseos, nuestras necesidades, nuestra ternura.”


Amaren hitzetan oinarrituz, ohartu gaitezke, amak oso ondo ezagutzen zuela bere alabaren egoera. Oraindik ere profesional baten diagnostikoa ezagutu gabe, bere amaren pertzeptzioa bikaina izan zela esan daiteke.


Bere amak kapituluaren amaieran Elly zoriontsua zela esaten digu eta galdera bat plazaratzen du;


-18.or:”¿Por qué habría ella de abandonar su nirvana?


Askotan, oso zaila gertatzen zaigu besteen azalean ezartzea, eta gure bizitzeko era egokia dela zihurtatuz, besteena moldatu nahi izaten dugu. Gehienetan ez gara ohartzen pertsona guztien helburu garrantzitsuena zoriontsua izatea dela, eta bakoitzak eskubide osoa duela erabakitzeko nola iritsi nahi duen helburu honetara. Halere bi erreflexio egin nahi nituzke, nik ez dakit zein den erantzun zuzena beraz galdera moduan planteatuko ditut.


  • Eskubidea al dugu, Elly-ren bizitzeko modua eta bizitza ikusteko modua aldatzeko?

  • Gure bizitzeko eta sentitzeko gaitasuna ukatzea positiboa al da Ellyrentzat? Ez al da zoriontsuagoa izango, bere ezgaitasuna landu eta sozializatzeko gai bada?




Hizkuntza, komunikazioa



Bigarren atal honetan, hizkuntzaren erabilpenataz hitz egiten digu. 5 urte bete zituenean, hasi omen zen hizkuntza komunikatzeko instrumentua bezala erabiltzen. Halere komunikazioa nahiko txarra omen zen, ez baitzitzaion batere ondo ulertzen.


-239.or;”Y así reconociamos otra peculiaridad del habla de los niños autistas. En cualquier frase, tú, te o ti equivalía a yo, me o mi”


Analisi honek atentzioa deitu dit, baina umeek ere txikitan hirugarren pertsonan hitz egiten dute, beraz, autisten berezitasuna baino, beren buruen identifikazio edota konzientzia falta bezala definituko nuke.


-259.or:”¿Cómo habríamos de hablarle a Elly...................nuestro lenguaje tanto como el da ella.”


Hausnarketa hau egin ondoren Elly-ren gurasoak metodo ezberdinak erabili zituzten alabaren komunikatzeko gaitasuna eta nahia pizteko. Guraso, edota gehienbat ama,oso ausarta iruditzen zait, behatu ondoren erreflixionatu egiten du eta irtenbideak lortzeko metodo ezberdinak frogatzen ditu, inoren oniritzia itxaron gabe. Nire ustez, oso ondo jokatu zuen, emaitzak onak izan ziren, baina emaitzak okerragoak izanda ere zentzumen eta inteligentzia haundiarekin jokatu zuela azpimarratu nuke.


  • Atal honen amaiera gisa, esan nahiko nuke, Ellyren aitaren aipamen bakarra egiten dela liburu guztian eta kapitulu honetan dela. Ez dakit nire ondorioa zuzena izango den ala ez, baina histori guzti honetan aitaren papera nahiko pobrea izan dela iruditzen zait.




Ordenaren garrantzia



Atal honetan Elly-ren amak, Elly-k ordenarengatik duen itsumena azaltzen digu. Lerro paraleloen obsesioa, gaileten taldekatze sistematikoa, mahai inguruan denak eserita egon beharra...


Denbora eta espezioen kontrola ere bitxia da;


-269.or;” Dentro de un mundo ordenado, las cosas tiene su arreglo...............A las tres funciona mejor, mientras que pronto no nos sirve”.


-272.or; “ Un mapa es, quizás, uno de los medios más complejos de sistematizar y ordenar el espacio...............Si Elly dibujaba un mapa o si dibujaba las estaciones del año, no lo hacía creando la imagen libremente; ella se limitaba a reproducir un orden presente en el mundo exterior.


Ados nago amaren hausnarketarekin, baina mapa bat iruditzeko, hau da, errealitate hori irudikatzea ez da batere erreza. Dudarik gabeko gaitasuna azaldu zuen.


Planta elektrikoaren historioa ere harrigarria da. Inguruko etxe guztiak zenbaki bat zuten eta planta elektrikoak ez zuenez zenbakirik, Elly-k zero zenbakia ezarri zion. Zero zenbakiaren abstrakzioa ulertzea oso konplexua da, Elly-k zero zenbakia, zenbakia bezala erabiltzen du, esanahia alde batera utziz. Zero zenbakiak hutsa esan nahi du, ez dagoela, baina zenbaki bat da beste edozein bezala, halere guk ez genion zenbaki hori emango, zergatik Elly-k bai? Zenbakirik gabeko edifizioak Elly-ren ordena hausten dute, beraz, berak desorden hori konpontzen du.



Eskola eta testuingurua



Elly-k 6 urte terdi zituela, nahi zuen pertsonak berarengana iristeko aukera zuela, zioen Elly-ren amak. Baina beti ere galdera zailak egiten ez batzitzaizkion;


-290.or;” ¿Cómo te llamas?”


Galdera arraroa edota zaila al da? Etengabe entzuten duen zerbait dela esango nuke, eta pertsona berriak ezagutzeko egiten den lehenego galdera da. Elly-rengana iristeko beste metodo batzuk erabili behar direla ados nago, jokuak, kontaktua.., baina galdera zaila dela esatea ez zait zuzena iruditzen. Ellyrengana iristeko haserako pausoa hitz egitea ez dela, ulertu eta onartu dezaket, baina galdera zailen zakuan sartzea ... eta zein dira galdera errazak?


-291.or; “Yo he aprendido que lo mejor es satisfacer por completo su deseo de comunidad, dejar que me posea exclusiva y completamente por una hora o dos....”


Elly-ren amak esaten duenarekin erabat ados nago, komunitatean bizitzeko umearen nahia, beharra piztu behar da. Baina pertsona bakar batean fokalizatzen bada, behar hori, komitateko beharra al da? edo soilik pertsona bakar baten beharra? Amaren borondatea izugarria da, baina berak egiten duen lana, banatuz gero, positiboagoa izango zela uste dut, bai berarentzat eta baita Elly-rentzat ere.


Hezkuntza mailan berriz, jarrerari ematen dioten garrantzia ere, azpimarratuko nuke. Elly-k autonomia eta funtzionalitatea landu behar ditu. Baina horretarako elkarbizitzen, gizarteko arauak eta pertsona bezala dituen betebeharrak ikasi beharko ditu.


Azken aurreko kapitulu honetan amak Elly honela definitzen du;


-298.or; “Ella padece de simpleza mental; y, a pesar de todos sus adelantos, puede también decirse que padece de simpleza de corazón.”


Amaren deskribapenak oso esanguratsuak direla esango nuke. Elly-ren urritasuna azaltzeko hitz egokiak eta goxoak erabiltzen ditu. Maitasunez beteriko ama objetiba bat dela esango nuke, begiak erabat irekiak dituen ama.




Egungo egoera


Azken kapituluan, Elly-k dagoeeko 21 urte ditu. Bertan, bere aurrerapen nabarmenak kontatzen dizkigu eta Jay bere lagunaren berri ere ematen digu.


Halere, lagun erosiei buruz ere amaipamen bat egiten digu. Nire ustez, lagunak erostea ondo dago, guk geok ere lagunak erosten ditugu, ez diruaren bidez, baina bai gure laguntasuna eskeiniz. Lagunak ditugu bereingatik zerozer jasotzen dugulako, hau da, lagunak elkarri ulermena, konpainia, erosotasuna... eskeintzen diogu, baina besteegatik ere gauza bera edota antzekoak jasotzen ditugulako. Inork ez du ezer ere ez ematen, ezerrentruke. Elly-ren lagunak dirua jasotzen zuten Elly-rekin egoteagatik Ellyk berak ezin baitzien eskeini lagun batek eskeintzen diguna.


321.orrialdean adimen test bati buruz hitz egiten digu Elly-ren amak, eta nire duda zera da; Ez al du Elly-k Asperger sindromea izango? Bere CI-a 100koa bada, adimen urritasuna ez duela esan daiteke, nahiz eta beste hainbat arloetan garapen geldoa izan. Asperger sindromea duten pertsonak adimen urritasunik ez omen dute, baina hizkuntza mailan komunikatzeko gaitasun fina dutela esaten da, beraz, Elly-k adimen urritasunik ez du baina, bere komunikatzeko gaitasuna urria dela ohartuz, asperger sindromea izatearen ideia deusezta dezakegu.


324-325.orrialdeetan bere aurrerapenen berri ematen digute; Elly-k hitz egiten du, bere emozioak kontrolatzeko gai da, helburuak lortzeko esfortzuak egiten ditu, besteek nola sentitzen dugun irudikatzen hasi da... Baina bestalde, bere amak aitortzen du, bere elkarrizketa aspergarria dela, ez duela zer ikusirik bere adinekoa beste edozein gazterenarekin. Nahiz eta liburuan adimen teoriari buruzko aipamenik ez egin, Elly-k adimen teoria garatzeko dituen zailtasunak antzeman ditugu, nahiz eta izugarrizko aurrepenak lortu, bere adinari dagokion garapena osoki ez duela lortu ziurta dezakegu.


-326.or;”Elly toma pocas iniciativas sociales por su cuenta. No parece importarle si almuerza sola o acompañada; ella entiende muy poco de la rápida conversación de los adolescentes, y no entiende nada de las cosas en las que ellos se interesan. Ultimamente ha empezado a desarrrollar su capacidad para imaginarse cómo se sienten los demás. Ella nos quiere, también quiere a las jóvenes que trabajan con ella – y a Jay-, pero sus reacciones a los sentimientos y a las necesidades de las personas que le rodean todavía son muy rudimentarias”


Zuk emandako aipu honetan, nik aurretik esandako hainbat puntu biltzen dira. Alde batetik iniziatibarik ez duela, bestetik, guk batzuetan behar dugun elkarrenganako beharra eta bestetan bakarrik egoteko desioa berak ez ditu bereizten. Bere adinekoen elkarrizketen azkartasuna eta edukia ez ditu ulertzen, orain dela gutxi hasi baita, besteen azalean ezartzen. Azkenik, maitatzeko gaitasuna duela esaten digu, baina bere maitatzeko beharra eta jasotzeko beharrak ez datoz bat gureekin.


Beno esan daiteke, gure gizartean bizitzeko ez duela zailtasun berezirik. Zailtasunak ditugunok guk geuk gara. Elly orain ikasten ari omen da, besteen sentimentutaz ohartzen, gu noiz hasiko gara ezberdinak direnakin empatizatzen?. Zergatik esaten dugu, adimen urritasunekoak edota Elly bera integratzen ari dela, izugarrizko lorpenak egin dituela, integratu delako? Nork itxi dizkio ba gure gizarteko ateak? Berak ere gure gizartea sortzen du, gure gizartearen partaide da. Ez du integratu beharrik, gure gizartekoa baita. Denak elkarri moldatzea, eta errespetuz jokatzea izan beharko genuke helburu. Ellyren sentitzeko ere berezia da, eta ? Bere beharrak ezberdinak dira, eta?


-329.or;”¿Llegará el día en que Elly pueda hacerse una vida fuere de casa?.........Nunca pensamos que Elly pudiera tener un empleo, y que si acaso conseguía alguno tendría que ser dentro de un ambiente ideal donde se sintiera protegida y supervisada.


Azken aipu honetan ikus dezakegu arazoa, errespontsabilitatea, ardura. Elly bere anai arrebekin uztea justua al da? Ba bai, Elly-k beste edozein pertsonak ematen ez dizkigun zoriontasunak eta zoritsarrak ekarriko dizkigu, baina berezia delako txarra al da? Negatiboa? Gizartea ez dago prestatuta honelako jendeari irtenbideak emateko, baina lortuko den zerbait izango dela uste dut, emakumeak ere orain gutxi arte botua emateko eskubiderik ez genuen, gizonezkoak baina gutxiagoa pentsatzen bait genuen, baina pixkanaka ikasten joan gara....(ja, ja,ja ironia zen).

Autismo sindromea duten pertsonak ere gizarte honetakoak dira, eta beren lekua izan behar dute. Lan muduan adibidez, katean lan egiteko langile bikainak izango lirateke, eta buruari hainbat buelta emanez gero, hamaika lanpostu betetzeko gai izango zirela ziur nago. Gure gizartean, pertsona asko daude, egon behar ez diren tokian, (adibidez; Aznar, Aita Santua, Bush, Felipe eta Letizia...) eta gizartea lasai dago, istilu haundirik atera gabe.


Besterik gabe, Elly-ren amak eta Elly-k erredaktatutako azken aipu batekin amaitu nahiko nuke liburuaren atalen kritika;


  • 329;”Como ven, en el caso de Elly no ha habido milagros, a no ser que sea un milagro el hecho de que Elly es feliz (casi siempre) y útil, que contribuye al bienestar de la familia, y que ya podemos esperar que algún día contribuya al bienestar de la sociedad en que vive. Después de haber recibido tanto de los demás, es un gran triunfo que Elly ya pueda dar algo de sí misma”






Gustoko liburua?



Autismoaren sindromeari buruz ez dut inongo esperientzia pertsonalik jaso, beraz liburuak eman didan ezagutza oso aberatsa izan da. Elly-ren amak oso garbi azaltzen digu, bere alabaren egoera, adibide ugari erabiltzen ditu eta objetibotasun haundiz idazten du. Eskerrak eman behar genizkioke, bere alabaren historioa hain garbi azaltzeagatik.


Halere, esan behar dut sekula ez nuela aholkatuko erraz irakurri daitekeen liburua bezala. Hondartan botata Uztail erdian irakurtzeko liburua ez dela esango nuke.


Autismoaren munduan zerbait gehixeago sartzeko liburu oso egokia iruditzen zait, baina bigarren eta hirugarren kapituluak nahiko astunak direla ere azpimarratuko nuke. Posible da ere, kurtso amaieran gaudela eta denak dugun nekea nabarmena izatea, beraz nire azken kritika hau, Elly-ren amarena baina azkoz subjetiboagoa da.


Elly-ren ama ausardi, indarrez eta pazientziaz hornituriko pertsona da. Bihotz handiko eta zentzu handiko emakumea( eskerrik botoa eman dezakeela...).